6
























  • Gipuzkoako historia ipuinen bidez, 2. Ekaingo haitzuloan. Historiaurrea. K.a. 12.000 (Mitxel Murua, Elkar, 2010). DVD-a eta narrazioa. Bigarren ipuin honetan Ekaingo haitzulo inguruan bizi ziren Aritz eta Eneritz anaiarreben bizimodua agertzen zaigu. Aitona hainbat kontu argitzen saiatuko zaie bilobei: haitzuloko margoak, eguneroko bizitzako gorabeherak eta beste gauza asko.
  • Gipuzkoako historia ipuinen bidez, 3. Opario bat egunsentian. Burdin Aroa. Iruntxur, K. a. 300 (Pako Aristi, Elkar, 2010). DVD-a eta narrazioa. Hirugarren ipuin hau Tolosa inguruko Iruntxur Burdin Aroko herrixkan kokatzen da. Harkin mutikoak atsegin du Ainararen adiskidetasuna, baina herrixkara familiarekin etorriko den mutiko baskoiak nahiko buruhauste emango dizkio.